Gaur kluben arteko esku pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte
Bizkaiko kluben arteko esku pilota txapelketako finalak hartuko ditu gaur Gernika-Lumok. XXIV. txapelketa da aurtengo El Corte Ingles Sari Nagusia, eta Santanape pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, 19:30etik aurrera. Lehenak jokatzen 22 urte azpiko...
Eskuz binakako partida horretan, Iurretako taldea Lemoakoaren aurka ariko da; hain justu, Elori-Otadui bikoteak Etxebarria-Etxebarria bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak Gernika-Lumoko pilotalekuan.
Lemoakoen taldean, Aitor Etxebarria nabarniztarrak jokatuko du. Orain arte, Gernika-Lumoko Arkupe Pilota Taldean aritutakoa da Etxebarria; aurten, hala ere, Lemoako taldera joan da. Jakinarazi dutenez, «bere mailan Bizkaiko atzelari hoberenetarikoa den batekin txapelketak jokatzeko».
Horiek bukatutakoan hasiko dute beste bi bikoteek beraien norgehiagoka. Nagusiek jokatuko dute bigarren partida hori. Hain justu, Adiskide eta Berriotxoa taldeek. Horien ordezkari izango dira biharko finalean, Elezkano eta Galarza, batetik, eta Azpiri eta Kastillo, bestetik.
Gaurko partidetara bertaratzerik ez dutenek, telebistaz ere ikusi ahalko dituzte finalak. Izan ere, ETB 4 kateak pilota jaialdia emango du, zapatuan, 12:00etatik aurrera.