Gabonetako banakako zesta-punta txapelketa final laurdenetan dago
Berriatuko Gabonetako banakako Zesta-Punta Txapelketa final laurdenetara ailegatu da. Martitzenean jokatuko dute norgehiagoka Lekue eta Antxonek, eta atzo aurkitu ziren Berriatuko kantxan aurrez aurre Barandika eta Retolaza.Urtero modura, lehiaketa dot...
Urtero modura, lehiaketa dotorea ikusteko aukera egongo da Berriatuko frontoian. Hamabi pelotarik parte hartu dute aurtengo txapelketan eta lehia bizia ikusi da momentura arte. Gaizkari 30 eta 24 irabazita, Lekuek egin du aurrera final laurdenetara ailegatzeko. Rokek, bestalde, partida biak irabazi eta finalaurrekoetara igaro da zuzenean. Finalaurrekoetan dago baita Aimar ere. Datorren barikuan, abenduak 26 jokatuko da finalaurrekoa, 19:00etan. Antxon eta Lekueren arteko garailea Rokeren kontra neurtuko da, eta Barandika eta Retolazaren arteko irabazleak, berriz, Aimar izango du aurkari. Finala, abenduaren 31n jokatuko dute irabazleek.
Bestalde, pilota utzitako zestalariek kinielak jokatuko dituzte bai finalaurrekoen atarian bai finala aurretik ere.