'Ekau pipie Xixilintzako' liburuxka eta film laburra salgai daude
Aste honetan jarri dituzte salgai Bermeoko Erraldoien Konpartsaren Ekau pipie Xixilintzako liburuxka eta Markel eta Gorka Goikoetxea anaiek zuzendutako film laburra, 10 euroren truke.Istorio horrekin Bermeoko umetxoei «pipie» kentzen lagundu nahi die...
Istorio horrekin Bermeoko umetxoei «pipie» kentzen lagundu nahi diete erraldoiek. Hala, lehenik eta behin, Erraldoien Konpartsak Ekau pipie Xixilintzako liburuxka argitaratu zuen iaz. Aurten, berriz, liburuxkan oinarritutako film laburra estreinatu dute.
Lan horien bitartez, gainera, herriko erraldoiak ezagutzera eman nahi ditu Erraldoien Konpartsak, «modu erakargarri batean».