Bizkaiko Txapelketako finala jokatuko dute Markinako gazteek

Bizkaiko txapelketako finalak jokatuko ditu asteburuan Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak. Gazte mailan sailkatu da Markina, baina eskolako pilotaria den Kastillok ere finalean egotea lortu du Elorrioko taldeagaz.Gazte mailan jokatzen duten Txirloik ...

Bizkaiko txapelketako finalak jokatuko ditu asteburuan Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak. Gazte mailan sailkatu da Markina, baina eskolako pilotaria den Kastillok ere finalean egotea lortu du Elorrioko taldeagaz.

Gazte mailan jokatzen duten Txirloik eta Cabellok Arrankudiagaren kontra jokatuko dute finala zapatuan, 11:00etan Mungiako frontoian. Kastillok, bestalde, gaur izango du nagusien mailako azken norgehiagoka, 19:30ean Gernika-Lumon.

Gazteek partidu gaitza izango dutela aurreratu du Peio Urionabarrenetxea entrenatzaileak, baina «beti daude aukerak txapela lortzeko», dio.