Piztiak-ek jendearen laguntza behar du azken beharra grabatzeko
Piztiak talde ondarrutarrak herritarren laguntza eskatu du urtarrilaren hasieran grabatzen hasiko den U lana zortzigarrena grabatu ahal izateko. «Gure taldeko mezenasak izan zaitezkete atera dugun beharra aurretik erosita edo beste modu askotara».Hai...
Hain zuzen ere, disko berria grabatzeko behar duten diruaren zati bat crowfunding deritzonaren bidez lortu nahi dute. 1.500 euro lortzeko helburua ipini dute ondarrutarrek. Proiektu berria martxan ipini zutenetik, guztira 306 eurogaz lagundu duten hamasei babesle lortu dituzte. www.verkami.com/locale/eu/projects/10631-piztiaken-cd-berria-u-nuevo-cd webgunean sartuta, herritarrek 2 eurotik hasi eta 400 euro bitarteko ekarpena egiteko aukera edukiko dute.