Legatz eta antxoa gehiago arrantzatu ahalko da, baina txitxarro gutxiago
Europar Batasuneko herrialdeek 2015erako kuoten akordioa lortu dute. Alturako ontziek izango dute onura gehien, horien artean, ondarrutarrekEuropar Batasuneko 28 herrialdeek 2015erako kuoten gainean akordioa lortu zuten herenegun gauean, eta horrek eus...
Europar Batasuneko herrialdeek 2015erako kuoten akordioa lortu dute. Alturako ontziek izango dute onura gehien, horien artean, ondarrutarrek
Europar Batasuneko 28 herrialdeek 2015erako kuoten gainean akordioa lortu zuten herenegun gauean, eta horrek euskal arrantzaleentzako albiste on eta txarrak ekarri ditu.Akordio hori ezarrita, alturako ontziek jasango dute onurarik handiena; Gran Sol inguruan arrrantzatzen dutenek %11 legatz gehiago harrapatzeko aukera izango baitute, Bruselak hasiera batean kuota murriztea proposatu bazuen ere.
Ondarroako arrantzaleentzat albiste ona da hori. Iparraldeko uretan ibilzen diren alturako hamar bat ontzi daude Ondarroan.
Akordio horri jarraituta, bestalde, antxoa kuota ere %25 altxatuko da espainiar estatuko arrantzaleentzat horren barruan sartzen dira baita Euskal Herrikoak ere; guztira, 25.000 tona inguru.
Kantauriko legatz gutxiago
Kantauri Itsasoko legatzaren kuota, aldiz, %15 murriztuko dute. Ez da murriztuko duten kuota bakarra izango, txitxarroa eta itsas oilarra ere gutxiago harrapatzeko aukera izango dute euskal arrantzaleek; %26 eta %39 gutxiago, hurrenez hurren. Zapoa, azkenik, %14 gehiago arrantzatu ahalko dute.