Kittok Gabonetako ekimenak antolatzeko laguntza edukiko du
Lekeitioko Udalak hitzarmena sinatu du Kitto Merkartari Elkarteagaz Gabonetako ekintzak burutzeko. Udalak merkataritza bultzatzen lagunduko du 5.000 eurotako diru laguntza emanez, eta Kitto Merkatari Elkarteak Gabonetako ekintzak egin ahalko ditu. Egin...
«Herriko merkataritza txikia lagundu eta herriko bizi kalitatea eta ekonomia bultzatzeko asmoz, azken urteetan bezala, herriko guneak eta kaleak Gabonetako argiez apainduko dira», azaldu du udalak. Argiak urtarrilak 7ra arte egongo dira ipinita.
Wifi zerbitzua
Beste alde batetik, Lekeitioko Udalak doako Wifi zerbitzua emango du turismo bulegoan eta Barandiaran aretoan. Horretarako, azpiegitura egokitu eta gunea seinalizatu dute.
Bulegoaz eta Barandiaran aretoaz gain, Kontzijopeko eremua ere hartzea espero dutela esan dute. Wifi-aren pasahitza Turismo Bulegoan eskatu beharko dela jakitera eman dute udaleko ordezkariek.
«Lekeitioko Udal Turismo Bulegoak ez die bere erabiltzaileei zerbitzu hori eman orain arte, baina udalak ere egokitu nahi du turismo bulegoaren jarduera aro berrietara.
Horrela, erabiltzaile guztiak herriari buruzko informazioa jaso ahal izango dute bulegoa itxita zein zabalik dagoenean», adierazi dute.