Hilaren 28ko partidara joateko autobusak antolatu dituzte
Abenduaren 28an San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko futbol partida ikusten joateko doako autobusak antolatu dituzte Busturian eta Foruan.Busturiko Kultur Etxetik jakinarazi dutenez, autobusa antolatzeko, gutxienez, 30 l...
Busturiko Kultur Etxetik jakinarazi dutenez, autobusa antolatzeko, gutxienez, 30 lagunek eman beharko dute izena. Horretarako, joan gura dutenek, bihar arteko epea dute Altamirako liburutegian izena emateko. Izena ematerakoan 5 euroko fidantza utzi beharko dutela azaldu dute, «gero itzuliko zaizkienak», diote. Partidaren egunean, 18:00etan abiatuko litzateke autobusa Axpe auzotik, eta bost minutu beranduago geldialdia egingo luke San Kristobal auzoan. Buelta, berriz, futbol partida amaitzerakoan egingo dutela azaldu dute.
Leku mugatuak
Foruarrek ere Bilbora joateko autobusa antolatu dute, eta lekuak mugatuak dira. Joan gura duten horiek bihar dute izena emateko azkenengo eguna. Foruarrek lehentasuna dutela diote, lekua soberan egongo balitz, 3 euro ordainduta inguruko herrietakoak ere joan daitezkeela adierazi dute. Kultur Etxearen aurretik aterako da autobusa, 19:00etan.