Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Han eta hemen, azokak izango dira aukeran santotomasetan

Euskal Herriko jaietako egutegian garrantzia handia dute Santo Tomas jaiek, eta aurtengoa ez da salbuespena izango. Abenduaren 21ean du Santo Tomas egunak bere tokia, eta Bilbon, Donostian, Arrasaten edota Azpeitian oso ezaguna bada ere, Lea-Artibai et...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2014/12/18
Euskal Herriko jaietako egutegian garrantzia handia dute Santo Tomas jaiek, eta aurtengoa ez da salbuespena izango. Abenduaren 21ean du Santo Tomas egunak bere tokia, eta Bilbon, Donostian, Arrasaten edota Azpeitian oso ezaguna bada ere, Lea-Artibai eta Mutrikuko txokoetan ere izaten da zeregaz gozatu. Bestelako ekintzak ere egiten diren arren, Santo Tomas egunean azokak izaten dira protagonista.

Lekeition, Ondarroan, Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren ospatuko dute, hain zuzen ere, San Tomas Eguna, eta herri horietan guztietan izango da azokaren bat edo beste.

Lekeition, esaterako, «inoiz baino postu gehiago» izango dira azokan; guztira, 41. Gainera, «aspaldiko azoka herrikoiena» ospatuko dutela jakinarazi du Lekeitioko Udalak. Hala, jan-edana eskainiko duten txosnak plazako txoko ezberdinetan areagotu egingo direla azaldu du. Bertako giroa ere berezia izango da, Txikirri Txikirri taldeak plaza eta herriko kaleak girotuko baititu. Halaber, azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketaz gozatzeko aukera ere izango du bertaratzen denak.

Ondarroan, taloak eta edariak banatzen dituen txosna eta haurrentzako hainbat tailer izango dira, besteak beste. Gainera, Gabon kantak ere abestuko dituzte txiki zein nagusiek.

Mutrikuk baserritarren azoka (16 postu) eta liburu azoka (herriko irakurzale taldearena) hartuko ditu, beste behin ere. Horrez gain, berritasun legez eta herritarren eskariei jaramon eginez, artisauen azoka ere egingo dute. Herriko lau ekoizlek jarriko dute postua, eta beste hiru egongo dira beraiekin batera. Balea elkarteak, gainera, atunaren enpanadillak jarriko ditu herritarren eskura. Oro har, egun «herrikoia» izango dela azaldu du Mutrikuko Udalak.

Ziortza-Bolibarren, hiru egunetako egitaraua prestatu dute santotomasetarako. Santo Tomas bezperan eta egunean bertan izango dira hainbat ekintza, baina jai horiei domeka honetan emango diote hasiera. Hala, besteak beste, pilota partiduak, bazkari eta afariak, kalejirak, erromeria, talo jana eta umeen jaia egongo dira.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.