Hamargarren urteurrena ospatuko du Gabonak Rock Fest jaialdiak
Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillara bueltatuko da aurten jaialdia. Zapatuan, 19:00etan irekiko dituzte ateak, eta zortzi musika talde eta disko jartzaile bat egongo dira agertokianEz da «erraza» izan, baina hamargarreun urteurrenera iritsi da G...
Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillara bueltatuko da aurten jaialdia. Zapatuan, 19:00etan irekiko dituzte ateak, eta zortzi musika talde eta disko jartzaile bat egongo dira agertokian
Ez da «erraza» izan, baina hamargarreun urteurrenera iritsi da Gabonak Rock Fest jaialdia. Aurten, hasierako garaietara bueltatu eta antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillan egingo dute berriro, zapatuan, jaialdia.Kapilla Rock elkarteak antolatzen du Gabonak Rock Fest jaialdia, eta jaialdiak izan dituen gorabeheren ostean, «pozik» daude hamargarrenez antolatu ahal izan dutelako. Hasierako urteak izan ziren onenak antolatzaileen arabera. «Azken bi urteetan, baina, Kafe Antzokira mugitu genuen jaialdia, eta jente aldetik beherakada nabarmena egon zen». Kapilla Rock elkartekoen ustez, «gero eta jende gutxiago mugitzen da». Eta hori orokorrean diote, ez soilik kontzertuei dagokienez. «Egia da, metal musika atsegin dugunok gutxiengoa garela, baina jaitsiera hori esparru guztietan nabaritzen da».
Jarraitzeko asmoa
Jaialdia lagunartean sortutako ideia izan zela diote: «Zerbait berezia nahi genuen, eta neguan, gauza gutxiago baitaude. Hala hasi eta hemen gaude, hamargarrenez». Eta ezer berezia gertatzen ez bada, Gabonak Rock Fest jaialdia antolatzen jarraitzea gustatuko litzaiekela azaldu dute; «aurten mugitzen den jendearen arabera», diote.
Gabonak Rock Fest jaialdia zapatuan hasiko da, Kapillan, 19:00etan. Zortzi talde izango dira agertokian, The Riff Trukers gernikarrak izan ezik, gainontzekoak Bermeoko taldeak dira. «Hamargarren urteurrena zenez, herriko taldeei esan genien ea parte hartu nahi zuten. Asko izan ziren baiezkoa eman zuten taldeak, eta azkenean, aukeraketa bat egin behar izan dugu». Taldeen ostean, bertaratutakoek Data disko jartzailearen rock-metal session-agaz dantzatzen jarraitzeko aukera edukiko dute.
Sarrerak 5 euro balioko ditu, edari bategaz. Gainera, sarreran dagoen zenbakiagaz zozketa batean parte hartzeko aukera izango dela zehaztu dute. Sarrerak leihatilan bakarrik erosi ahal izango dira.