Gaur Bizkaiko marijesiei buruzko liburua aurkeztuko dute Elai-Alai aretoan
Elai-Alai aretoak liburu aurkezpen berezia hartuko gaur. Hain zuzen, Labayru ikastegiak Bizkaiko marijesiei buruz kaleratutako azken lana izango dute hizpide, 19:30etik aurrera. Hizlariak liburuaren egileak izango dira: Igone Etxebarria eta Akaitze Kam...
Eskualdeko zenbait herritan, abenduko kantu errondak nahikoa famatuak dira. Gernika-Lumon, Gautegiz Arteagan eta Ean, esaterako, bederatzi egunez ateratzen dira kantuan. Hala ere, ez dira abenduko koplak kantatzen dituzten bakarrak. Mendatarrek, muxikarrek, lekeitiarrek, abadiñarrek eta iurretarrek abenduaren 23an egiten dute erronda.
Etxebarriaren eta Kamiruagaren lanak hainbat arlo landu ditu. Besteak beste, lekuan lekuko izenak, ohituraren jatorria, kantatzeko moduak, kantuen letrak eta doinuak aztertu dituzte.
Labayruk bi euskarri kaleratu ditu ohitura zahar horren barri emateko: liburua eta DVDa. Liburuan, esate baterako, hainbat argazki argitaratu ditu ikastegiak azalpenekin batera.
DVDa, beste alde batetik, bi ataletan banatu dute. Alde batetik, ordu erdiko dokumentala dakar, argibideak, lekukotasunak eta kantuen ereduak emanez. Bestalde, herri bakoitzeko kantuak ere biltzen ditu DVDak, osotasunean entzun ahal izateko moduan.