Ekoargazki lehiaketako sariak banatuko dituzte etzi
XIV. Ekoargazki Lehiaketako sariak banatuko ditu zapatuan, 12:00etan, Ekozain ekologia taldeak. Uhagon kulturgunean izango da, urtero modura, sari banaketa, eta bertan egongo dira ikusgai aurtengo parte hartzaile guztien lanak.Hamazortzi lagunek hartu ...
Hamazortzi lagunek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, baina, antolatzaileek jakitera eman dutenez, hamazazpik entregatu dituzte argazkiak: hamalau nagusik eta hiru umek.
Markina-Xemeinen ingurumena zaintzeko egindako ekintzak atara behar izan zituzten parte hartzaileek, eta denetara, eurak aukeratutako sei argazki entregatu zituzten. Horien guztien artean bilduma onenak eta jarritako gaietako beste hiru argazkik izango dute saria, bai nagusien mailan zein gazteetan.
Bost pertsonak osatuko dute aurtengo argazki onenak aukeratuko dituen epaimahaia: Ekozain Ekologia Taldeko kide batek, Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak eta beste hiru adituk.
Argazki guztiak ikusgai egongo dira urtarrilera arte erakusketa batean, eta amaitutakoan, argazkiak itzuli egingo zaizkie parte hartzaileei. Argazki sarituak, baina, ekologia taldearen esku geratuko dira.