Eguraldi txarrarekin, herritarrak Merkatu Plazan egon ahalko dira
Eguraldi txarra dagoenean herritarrak Merkatu Plazan egon ahalko direla jakitera eman du Mutrikuko Udalak.Izan ere, Merkatu Plaza eguraldi txarra egiten duenean (euria, hotza) bihurtuko da erabilera anitzeko gune. «Eguraldi txarra dagoenean herritarre...
Izan ere, Merkatu Plaza eguraldi txarra egiten duenean (euria, hotza) bihurtuko da erabilera anitzeko gune. «Eguraldi txarra dagoenean herritarrek, bereziki umeek eta gurasoek, ez daukate non egon». Horrela azaldu du udalak herritarrek bizi duten egoera. Horren aurrean, udalak Merkatu Plaza zabaltzeko apustua egin du. Horretarako, aurretik beharrezko egokitzapenak eta konponketak egin dituzte.
Irekiera, bihar
Lanak amaituta, eta Merkatu Plaza noiz zabaldu eta zein baldintzatan erabiliko den herritarrekin erabaki ondoren, Merkatu Plazak bihar zabalduko ditu ateak.
Astelehenetik eguenera bitartean, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik gune berria, eta barikuetan eta zapatuetan, berriz, 16:00etatik 21:00etara. Domeketako ordutegia, bestalde, astelehenetik eguenera dagoen bera izango da.
Horrez gain, herritarrek ezingo dute bertan ez edan ez erre. Animaliek ere ezingo dute sartu eta umeek ezingo dute futbolean jolastu.