Bere ibilbideko abestien errepasoa egingo du Lertxundik
Musikaren munduan 50 urte betetzear dago Benito Lertxundi. Zapatuan euskal musikan erreferente bihurtu diren bere kantak eskainiko ditu Markina-Xemeingo frontoian emango duen kontzertuan. 22:00etan hasiko da emanaldia.Baldorba, Itsasoari begira edo Eka...
Baldorba, Itsasoari begira edo Ekaitza bezalako lanak entzuteko aukera izango dute oriotarraren jarraitzaileek. Horretaz gainera, Oroimenaren oraina musikariaren azken diskoko lanak ere interpretatuko ditu. Oroimenaren oraina musikariaren lanik pertsonalena eta poetikoena da, ahots eta letra sakonekin.
Kontzertuko sarrerak salgai daude. 20 eurotan erosi ahal dira, aldez aurretik, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean eta Iruzubi eta Sakris tabernetan. Bestela, kontzertuaren egunean bertan leihatilan erosi ahalko dira, 22 eurotan.