Batzarrak deitu dituzte gaur eta bihar, Busturian eta Ibarrangelun
Auzotarren batzar nagusia egingo dute bihar Ibarrangelun, auzotarrekin informazioa partekatu eta gai ezberdinei buruz erabakiak hartzeko. Busturian ere, herritarrekin batuko da udala, plan orokorraren aurkezpena egiteko. Gaur izango da hori.Bihar 19.00...
Bihar 19.00etan, Kultur Etxean bilduko dira ibarrangeluarrak, eta, besteak beste, honako gaiak izango dituzte hizpide: datorren urteko inbertsioen lehentasunen ezarpena, Herria Antolatzeko Egitasmo Orokorra, Laidako hondartzaren egoera, Laidako kanpinaren egoera, Ibarrangeluko turismo kulturalaren egitasmo berria…
Zortzigarren batzarra izango da biharkoa; udalaren arabera, «eguneroko arazoetan udalak hartzen badu ardura ere, garrantzitsuak eta estrategikoak diren gaietan herriak dauka hitza eta erabakia».
Ordu berean batuko dira gaur Busturiko Altamirako Kultur Etxean. Bertan, udaleko zinegotziek eta taldeko teknikoek planak dituen aldaketen berria emango dute eta azken zalantzak argituko dituzte.