3 Km-a amaitutzat emango du Astra koordinadorak, azken batzarrarekin
Proiektua sendotzea izan du helburu urte honetako parte hartze prozesuak. Besteak beste, erabilpena, funtzionamendua eta oinarri filosofikoa finkatuta utzi gura dituzte azken asanbladan3 Km-ari ekin dio Astra koordinadorak 2014. urtean, eta, parte hart...
Proiektua sendotzea izan du helburu urte honetako parte hartze prozesuak. Besteak beste, erabilpena, funtzionamendua eta oinarri filosofikoa finkatuta utzi gura dituzte azken asanbladan
3 Km-ari ekin dio Astra koordinadorak 2014. urtean, eta, parte hartze prozesu horretan zehaztutako helburuak lotuta utzi gura dituzte. Hala, 3 Km-aren hirugarren batzarra egingo dute urtarrilaren 3an. Astran bertan batuko dira, 17:00etan. Horretarako, batzarrean eztabaidatuko dituzten gaiei buruzko galderak helarazi dizkiete elkarteei, aurretik ere hausnarketa txiki bat egin dezaten.Astra koordinadorako ordezkariek zehaztu dutenez, sorrerako urte horietan zehaztutako filosofia berrikustea eta berriz definitzea ere bada 3 Km-ko parte hartze prozesu honetako eginkizunetako bat. Hori dela eta, 2009. urtean erantzundako galdera berak planteatu eta erantzun beharko dituzte elkarteek zein norbanakoek.
Helburuak
Oinarri filosofikoa finkatzeaz gain, erabilpena eta funtzionamendua ere zehaztuta utzi gura dute, eta Astra eraikiaren bigarren solairuari zein erabilpen eman behar dioten zehazteko pausoak ere eman gura dituzte. Hala, Astra koordinadorako talde eta elkarteek dituzten beharrizanak definitu beharko dituzte urtarrileko asanblada egin orduko.
Bideragarritasuna bermatuta, parte hartzea handituta eta bigarren solairuaren erabilgarritasuna berrikusi eta gauzatuz gero, kilometro horretako helburuak finkatuta leudekela diote.