Europar Batasuneko 28 herrialdeek 2015erako kuoten gainean akordioa egin zuten martitzen gabaz, eta horrek euskal arrantzaleentzako albiste on eta txarrak ekarri ditu.
Akordio hori ezarrita, alturako ontziek jasango dute onurarik handiena; Gran Sol inguruan arrrantzatzen dutenek %11 legatz gehiago harrapatzeko aukera izango baitute, Bruselak hasiera batean kuota murriztea proposatu bazuen ere.
Ondarroako arrantzaleentzat albiste ona da hori. Iparraldeko uretan ibilzen diren alturako hamar bat ontzi daude Ondarroan.
Akordio horri jarraiki, bestalde, antxoa kuota ere altxatuko da %25 espainiar estatuko arrantzaleentzat –horren barruan sartzen dira baita Euskal Herrikoak ere–; guztira, 25.000 tona inguru.
Kantauri Itsasoko legatzaren kuota, aldiz, %15 murriztuko dutela jakinarazi dute. Ez da murriztuko duten kuota bakarra izango, txitxarroa eta itsas-oilarra ere gutxiago harrapatzeko aukera izango baitute bertoko arrantzaleek; %26 eta %39 gutxiago, hurrenez hurren.
Zapoa, azkenik, %14 gehiago arrantzatu ahalko dute bertokoek.