Kirolari onenak sarituko dituen gala egingo dute Mutrikun, barikuan
Herriko kirolari, talde eta kirol ibilbide onena sarituko dituzte galan, aipamen berezia banatzeagaz batera. Goi mailako kirolariek mahai ingurua egingo duteMutrikuko Udalak antolatutako bigarren kirol gala udaletxeko areto nagusian egingo dute, bariku...
Herriko kirolari, talde eta kirol ibilbide onena sarituko dituzte galan, aipamen berezia banatzeagaz batera. Goi mailako kirolariek mahai ingurua egingo dute
Mutrikuko Udalak antolatutako bigarren kirol gala udaletxeko areto nagusian egingo dute, bariku iluntzean.Sari banaketa egin aurretik, mahai ingurua egingo dute. 19:00etatik aurrera, herriko goi mailako kirolariak prestakuntza fisikoaren garrantziaz jardungo dira, beraien esperientzien berri emanez.
Oihana Kortazar munduko mendi lasterketa txapeldunak, esate baterako, mendi lasterkariek dituzten erronkez eta prestakuntzaz hitz egingo du. Kortazarrekin batera, Mugerza aita-seme aizkolariek eta Atharratze Beristain mendi lasterkariak ere beraien kirol esperientzien berri emango dute.
Aurtengo onenak
Ordubete inguruko mahai ingurua eta gero, Txemi Galarragak aurtengo kirol galaren aurkezpena egingo du. Besteak beste, herriko kirolari, talde eta kirol ibilbiderik onenak sarituko dituzte antolatzaileek.
Mutrikuko kirolari onenen artean honako hauek dira aurtengo izendatuak: Asier Illarramendi futbolaria, Gotzon Arrieta eta Patxi Ituarte sokatiralariak eta Atharratze Beristain mendi lasterkaria. Era berean, talde onenaren saria jasotzeko honako hauek dira izendatuak: Mutriku Futbol Taldea, Mutriku Arraun Taldea, Danok Bat eta Saskibaloi Taldea.
Kirol ibilbide onenaren artean hauek dira izendatuak: Antonio Txartxa, Pedro Basterretxea, Amaia Elosegi, Fausto Mugerza, Jose Agustin Elezgarari, Benito Romero eta Peio Arreitunandia. Azkenik, aipamen berezirako hauek dira izendatuak: Ugaitz Mugerza, Jose Arrunategi eta Mikel Mariezkurrena.