Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak berriztuko ditu udalak
Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak berritzeko lanak hasi ditu Gernika-Lumoko Udalak. Udaletxeko beheko solairuan kokatu gura dute leihatila bakarreko bulegoa; hartara, «gernikarrek kudeaketa eta izapide administratibo guztiak gune bakar batean egi...
Lan horien kostua 80.397 eurokoa izango da, eta otsailerako amaitu gura dituzte. Hain zuzen, 63,47 metro koadroko azalera izango du, eta orain arte Erregistroa eta Estatistika Saila izan diren lekuan egongo da.
Herritarrek izapideak «azkarrago» egiteko aukera izango dutela adierazi du Begoña Landa alkateordeak; eta eskaintzen diren zerbitzuak kalitate handiagoagaz emango dituztela.