Herriko egoera ekonomiko eta sozialean sakonduko dute bihar
Lekeitioko egoera ekonomiko eta soziala aztergai izango dira bihar, Duindduzek antolatu duen hitzaldi-eztabaidan. Mugimenduko kideek azaldu dutenez, gaur egun Lekeition dagoen egoera sozialaren eta ekonomikoaren argazki bat atera nahi dute. «Lekeition...
Hizlariak, Lekeitioko Garapen Agentziako Xabier Gabiola Eiguren, Hiritik At kooperatiba eta Buruntzaldeako Garapen Agentziako Andoni Egia Olaizola eta Antropologian doktoregaia eta Potxuak Martxaneko kide Uzuri Aboitiz Hidalgo izango dira. Ekai Centerreko Eñaut Apaolaza Amenabarrek aurkeztu eta moderatuko du ekitaldia.
Banketxez banketxe
Biharko ekimenagaz gain, abenduaren 24an, banketxez banketxe kopla kantari ibiliko direla ere aurreratu dute Duindduz mugimendukoek. «Eraldaketara bidean proiektuak sortzea da gure asmoa. Hala, beharrezkoa dugun formazioari begira antolatu dugu hitzaldia; hilaren 24koa berriz, kale salaketa modura», azaldu dute.