Ez da «erraza» izan, baina hamargarreun urteurrenera iritsi da Gabonak Rock Fest jaialdia. Aurten, hasierako garaietara bueltatu eta antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillan egingo dute berriro, zapatuan, jaialdia.
Kapilla Rock elkarteak antolatzen du Gabonak Rock Fest jaialdia, «eta jaialdiak izan dituen gorabeheren ostean, pozik daude hamargarrenez antolatu ahal izan dutelako». Hasierako urteak izan ziren onenak antolatzaileen arabera, «azken bi urteak, baina, Kafe Antzokira mugitu genuen jaialdia eta jente aldetik beherakada nabarmena izan zen». Kapilla Rock elkartekoen ustez, «gero eta jende gutxiago mugitzen da, eta hau orokorrean diogu, ez soilik kontzertuetara. Egia da, metal musika atsegin dugunok gutxiengoak garela, baina jaitsiera hori esparru guztietan nabaritzen da».
Jarraitzeko asmoa
Jaialdia lagun artean sortutako ideia izan zela diote, «zerbait berezia nahi genuen, eta neguan, gauza gutxiago baitaude. Hala hasi eta hemen gaude, hamargarrenez». Gainera, ezer berezia gertatzen ez bada, Gabonak Rock Fest jaialdia antolatzen jarraitzea gustatuko litzaiekela azaldu dute, «aurton mugitzen den jendearen arabera», diote.
Zapatuan, Kapillan, 19:00etan hasiko da Gabonak Rock Fest jaialdia. Zortzi talde izango dira agertokian, The Riff Trukers gernikarrak izan ezik, gainontzekoak, Bermeoko taldeak dira. «Hamargarren urteurrena zenez, herriko taldeei esan genien ea parte hartu nahi zuten. Asko izan ziren baiezkoa eman zuten taldeak, eta azkenean, aukeraketa bat egin behar izan dugu», diote antolatzaileek. Musika taldeen ostean, bertaratutakoek Data disko jartzailearen rock-metal sessionagaz dantzatzen jarraitzeko aukera izango dute.
Sarrerak bost euro balioko du aurton, edari batekin. Gainera, sarreran dagoen zenbakiarekin zozketa batean parte hartzeko aukera izango dela zehaztu dute. Sarrerak aurten leihatilan bakarrik erosi ahal izango direla zehaztu dute.
Talde parte hartzaileak
The Riff Truckers
Perpetual Limbo
Instinct
Sorgerth
Tximino
Norez
Snatzen
Zona Cero Rock