Egiptoko idazle baten liburua aztertuko dute irakurleen txokoan, bihar
Bihar, 18:30etik aurrera, Bermeoko irakurleen txokoan Alaa Al Aswani Egiptoko idazlearen Jakobian eraikina liburua aztertuko dute. Hain zuzen, udal liburutegian izango da Isabel Castillok gidatutako saioa.Jakobian eraikina eleberri errealista bat da. N...
Jakobian eraikina eleberri errealista bat da. Nobelaren erdigunea istorioari izena ematen dion eraikina da. Izan ere, bertan gurutzatzen dira protagonisten bizitzak.
Al Aswaniren liburuak 1930etik gaur egunera arteko Egiptoren historiaren gogabeherak kontatzen ditu. Trama 1990eko zenbait gertaeretan oinarritzen da, baina gai horiek egunerokotasunekoak dira gaur egun ere.