Berriatua hobea «guztien artean eraikitzeko» bidea hasi du EH Bilduk
Abenduaren 5ean egin zuen batzar irekia Berriatuko Bilduk. Herritarren ekarpenak jasotzeko hainbat batzar egingo dituzte hauteskunde aurretik. Parte hartzea garrantzitsua dela esan duteBerriatuko EH Bilduko ordezkariak etorkizunera begira daude, eta ho...
Abenduaren 5ean egin zuen batzar irekia Berriatuko Bilduk. Herritarren ekarpenak jasotzeko hainbat batzar egingo dituzte hauteskunde aurretik. Parte hartzea garrantzitsua dela esan dute
Berriatuko EH Bilduko ordezkariak etorkizunera begira daude, eta horren adibide izan zen joan den abenduaren 5ean egin zuten batzar irekia.Batzar horretan Hari Gara dinamika aurkeztu zuten koaliziokoek. «Dinamikaren nondik norakoak azaldu genituen eta azalpenen artean, Berriatua denon artean eraikitzeko ekarpenak jasotzeko beste hainbat batzar egingo direla ere aipatu genuen», nabarmendu dute EH Bildukoek.
Hari Gara kanpainaren ezaugarri nagusia parte hartzea dela diote. «Datozen hauteskundeak antolatzeko eta prestatzeko, zein baita egunerokotasuneko lanerako ere».
Parte hartzeko dei zabala
Funtsean, berriatuar guztien artean sortutako herri hobeagoan bizi izatea da EH Bilduk udal hauteskundeetara begira duen erronka nagusia.
Halaber, herritar guztiei datozen hileetan egingo diren batzar irekietan parte hartzeko deia egin diete EH Bildukoek. «Denok zaudete gonbidatuta egingo diren ekintza eta batzar guztietara. Berriatuarron etorkizuna danon esku dago; animatu, etorri eta parte hartu!».