Batzarrak deitu dituzte bihar eta etzi, Busturian eta Ibarrangelun
Auzotarren batzar nagusia egingo dute barikuan Ibarrangelun, auzotarrekin informazioa partekatu eta gai ezberdinei buruz erabakiak hartzeko. Busturian ere, herritarrekin batuko da udala, plan orokorraren aurkezpena egiteko. Bihar izango da hori.
Barikuan 19.00etan, Kultur Etxean bilduko dira ibarrangeluarrak, eta, besteak beste, honako gaiak izango dituzte hizpide: datorren urteko inbertsioen lehentasunen ezarpena, Herria Antolatzeko Egitasmo Orokorra, Laidako hondartzaren egoera, Laidako kanpinaren egoera, Ibarrangeluko turismo kulturalaren egitasmo berria…
Zortzigarren batzarra izango da barikukoa; udalaren arabera, «eguneroko arazoetan udalak hartzen badu ardura ere, garrantzitsuak eta estratejikoak diren gaietan herriak dauka hitza eta erabakia».
Ordu berean batuko dira bihar Busturiko Altamirako Kultur Etxean. Bertan, udaleko zinegotziek eta taldeko teknikoek planak dituen aldaketen berria emango dute, eta, azken zalantzak argituko dituzte