ASINSOCek hainbat familiari laguntzeko kanpaina jarri du abian
Itzul diezaiegun irribarrea kanpaina jarri du martxan ASINSOC elbarriak gizarteratzeko elkarteak. Baliabide ekonomikorik ez duten Bizkaiko familiak lagundu gura dituzte, haurrak Gabonetan opari barik gera ez daitezen. Horretarako, Bizkaiko erakunde pub...
Taldeak sortu nahi ditu ASINSOCek. Hamar euro emanda, esaterako, taldekide bilakatu daitezke norbanakoak. Hala, batutako diru hori Itzul diezaiegun irribarrea kanpainara bideratuko dute, egoera ekonomiko latzean dauden familietako umeei opariak erosteko.
Dirua ematen dutenek txartel bat jasoko dute, 2015eko urte osoan zehar, Primitiva, Euromillones, Bonoloto eta El Gordo jokuetan jolasteko aukera izanez. Saria jasoz gero, taldekideen artean banatuko dute.
Hilaren 19tik urtarrilaren 4ra bitartean Bizkaiko hainbat udalerritan jarriko dute saltoki solidarioa; besteak beste, Gernika-Lumon eta Bermeon. Gabonetako Umeen Parkean ere izango dira, eta baliabide ekonomikorik ez duten familientzako sarrerak izango dituzte, doan. 1.200 bat familiarengana heldu nahi dute.