«Pozik» ibili dira bigarren eskuko azokan, zapatuan
Iragarrita zegoen eguraldiagatik «askok atzera» egin bazuten ere, Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatu zuen bigarren eskuko azokan salmahaia jarri zutenek «gustora eta pozik» egon zirela esan dute antolatzaileek. Goiko Plazako ater...
Iragarrita zegoen eguraldiagatik «askok atzera» egin bazuten ere, Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatu zuen bigarren eskuko azokan salmahaia jarri zutenek «gustora eta pozik» egon zirela esan dute antolatzaileek. Goiko Plazako aterpeetan jarri zituzten salmahaiak, udaletxe azpian zein Santa Maria elizan. Askotariko produktuak erosteko aukera izan zen zapatuan.