Euskaraz bizitzeko nahian, kalera
'Euskaraz bizi nahi dut' eguna antolatuta euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea dute helburu; aurten, berritasunak izan dira egitarauan eta «giro polita» sortu zela azaldu dute.Berritasunekin etorri da aurten Bermeon egin den Euskaraz bizi na...
‘Euskaraz bizi nahi dut’ eguna antolatuta euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea dute helburu; aurten, berritasunak izan dira egitarauan eta «giro polita» sortu zela azaldu dute.
Berritasunekin etorri da aurten Bermeon egin den Euskaraz bizi nahi dut eguna. Xixili gimnastika taldekoek koreografia jarri zioten izen bera daraman abestiari, eta jarduera horren inguruan «giro polita» sortu zela esan dute antolatzaileek. Gaztetxoek ere, lehenengoz, ginkana batean parte hartzeko aukera izan zuten. Bermeoko esaera zaharrak osatu zituzten, herrian zehar batetik bestera ibiliz.Herriko txikienak ere lanean ibili ziren Lameran, marrazkiekin hormairudi bat osatu baitzuten. Mendi ibilaldian jende gutxiagok parte hartu bazuen ere, Lameran egindako lasterketan parte hartze handiagoa izan zela azaldu dute.
Egun horregaz, antolatzaileek euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea dute helburu, eta asko izan ziren zapatuan kalera atera ziren herritarrak euskaraz bizitzeko nahia dutela aldarrikatzeko.