«Ateak zabalik eta III. Herri Fit-Bike egingo ditugu Gabonetan, formatu berezian»
Zaldupe kiroldegiak Gabonetarako umeentzako ateak zabalik egingo du eta nagusientzako III. Herri Fit-Bike, jai giroan. Noiz hasi zineten kirol kanpaina horiek egiten?2012an, udako oporrak aprobetxatuz, lehenengo saiakera egin genuen. Arrakasta ikusita...
2012an, udako oporrak aprobetxatuz, lehenengo saiakera egin genuen. Arrakasta ikusita, Gabonetan ere antolatzen hasi ginen eta kanpainari amaiera emateko Herri Fit-Bike jardunaldia antolatu zuen udalak. Helburua herriko topaketa bat egitea izan zen; urtean cycling ikastaroetan dabiltzanentzat, eta gainontzekoei ere kirol hori ezagutzera emateko.
Ze aukera egongo da aurten?
Gabonetako ezohiko formatua eskainiko dugu: ateak zabalik egingo dugu, lau egunetan (hainbat kirol modalitate, uretako jarduerak eta azken eguna patinajea denentzako). Partaidetzaren arabera, musika oinarri duten ekintzak ere eskainiko ditugu. Era berean, kirola eta entretenimendua uztartuz, ariketa fisikoa sustatzeko balio dute.
Herri Fit-Bike nori zuzenduta egongo da?
14 urtetik aurrerako gazte zein nagusiei; adina ez da oztopoa, intentsitatea norberak erabakitzen duelako.
Zein da helburua?
Ondo pasatzea, kaloria batzuk erretzea, lagunekin aritzea… Helburua ekintza herrikoi bat egitea da, ez maratoi bat. Aurten, 40 bizikleta egokituko ditugu horretarako. Izena ematen duten guztiek ordubeteko saioa egiteko aukera izango dute; saio bat baino gehiago egitea posible izango da, tokiaren arabera beti ere.
Zeintzuk dira aurtengo datak?
Umeentzako abenduaren 22, 23, 29 eta 30 izango da, 10:30etik 13:00etara. Urtarrilaren 3an III. Herri Fit-Bike egingo da, 10:30etik 13:30etara.