300 lagun inguruk jai giroan egin dute korrika Egia-Iriondon
Helmugara sartzen lehenak Asier Ugartetxea eta Ioana Osa izan dira. Caritas Ondarroako kideek egindako beharragatik jaso dute omenaldiaBeste behin ere, hainbat herritar kirolaren inguruan batu zituen Egia-Iriondo memorial ezagunak, domekan. 300 lagun i...
Helmugara sartzen lehenak Asier Ugartetxea eta Ioana Osa izan dira. Caritas Ondarroako kideek egindako beharragatik jaso dute omenaldia
Beste behin ere, hainbat herritar kirolaren inguruan batu zituen Egia-Iriondo memorial ezagunak, domekan. 300 lagun inguruk jai giroan egin zuten Berriatua eta Ondarroa arteko bidea.Korrikalariak 12:00etan atera ziren Berriatuatik, eta ordu horretarako, Ondarroako alde zaharra jendez gainezka zegoen, lehen korrikalariak noiz helduko zain.
Helmugara sartzen lehena, aurten ere, Asier Ugartetxea izan zen. Txapelduna txalo artean hartu zuten ikusleek. Handik segundo gutxira hasi ziren ailegatzen hurrengo korrikalariak. Nesketan, ostera, lehen sailkatua Ioana Osa izan zen.
Sailkapena, gutxienekoa
Sailkapena gutxienekoa izan zen. Izan ere, jai giroan murgilduta igaro zuten kirolari gehienek domeka goiza. Batzuk banaka, beste batzuk taldean, baina guztiek ondo pasatzea zuten helburu.
Behin denak helmugara ailegatuta, sariak eta oroigarriak banatu zituzten. Txikienek domina bana eta goxokiak jaso zituzten, eta nagusiek, aldiz, garaikurrak. Denak ere pozik pasa ziren alde zaharreko oholtza gainetik.
Garaikurrak jaso ostean, Caritas elkarteko kideei oroigarri berezi bat eman zieten antolatzaileek, «herrian egiten duten beharrari esker ona» adieraziz.
Caritas elkarteko kideekin batera, Egiak eta Iriondok ere sekulako txalo zaparrada jaso zuten.