Abade, kazetari, irakasle, poliziak... Jone Amezaga kartzeleratzearen kontra
Jone Amezaga espetxeratzeko ebazpena bertabn behera uzteko eskatu dute hainbat lagunek azken orduetan; tartean, izen ezagunak eta gizartearen arlo ezberdinak ordezkatzen dituztenak. Besteak beste, zenbait udaltzainek eta ertzainen batek ere eman du zab...
Beste garai batzuetarako eraikitako «errezetak» gaur egun ez dutela balio haien ustean; hori dela eta, salbuespeneko legeak bertan behera uzteko eskatu dute.
«Bidegabekeria»
Pankarta bat jartzeagatik pertsona bat kartzelara bidaltzea ulertezina zaie atxikimendua eman dutenei: «Etorkizunerako oinarriak ezin ditugu bidegabekeria honen gainean eraiki».
Espetxea zigorretan gogorrena dela diote sinatzaileek, eta bere erabilera ondo neurtu behar dela. «Nola azalduko diogu euskal jendarteari, munduari, bakearen hirian pankarta bat jartzeagatik neska gazte bat atxilotu eta espetxeratu egin dutela», galdegin dute.
Udalen babesa
Eskualdeko hainbat udalek ere ildo beretik doan testua onartu dute azken egunetan. Arrazoi berak argudiatuta, Jone Amezagaren kontra Ertzaintzak aurkeztutako txostena kontuan ez izateko eta atzera bota dezatela eskatu dute. Eak, Ajangizek, Nabarnizek (EAJren botoekin), Busturiak eta Gernika-Lumok (bi horiek EAJren abstentzioarekin) sinatu dute oraingoz, baita agintea EAJk duen Kortezubiko eta Errigoitiko udalek ere.
Amezaga bera Errigoitikoa da eta, jakinarazi dutenez, herriko alkatea bera Iñaki Madariaga Amezagaren familiarengana joan da, elkartasuna adierazi eta bere babesa eskaintzeko.