Ezkutuan eman dituen 18 egunak luze egin zaizkiola azaldu du Jone Amezagak, baina herritarrengandik jasotakoa ikusita, merezi izan duela esan du: “Niri babesa ematea baino gehiago, Gernika herri librea ehin duzuelako”. Jendetzaren artean agertu da errigoitiarra, aterkien babesean. Labur, baina, eskerrak emateaz gain, berba batzuk ere izan ditu Amezagak bera babestera agertu direnentzat: “Lanean jarraitu behar dugu konpromisoak batuz, epaiketa politikoekin amaitzeko eta herri hau herri libre bihurtzeko”.
Eguneko egitarauak aurrera darrai Gernika-Lumon, eta hainbat talderen kontzertuak izango dira, gauera bitartean, Merkurio iturrian eta Pasealekuan. Izan ere, egun eta asteburu osorako egitaraua antolatu dute Gernika-Lumon. Herria libre gura dute, eta hori posible egiteko dinamika herritarren, gizarte eragileen, kultur eta kirol arloko taldeen zein norbanakoen konpromisoarekin sortu dutela azaldu du dinamika horretako bozeramaile Deiene Bidaurretak. “Herri libre bat sortu dugu, denok bertan askatasunan bizitzeko eta egoteko”. Herritar modure libre biziko direla azaldu du, “eta Jone ere, herritar modura libre biziko da”.
Argi utzi nahi izan du asteburuko ekimena ez dela Jone Libre herri plataformak soilik sortutakoa; “herritarren konpromisoarekin egun, asteburu eta etorkizun librea eraiki nahi dugu. Ateak zabaldu nahi ditugu, eskubide zibil eta politikoen aldeko konpromisoak handituz, eta benetako herri librea sortuz”.
Jone Amezagak libre bizitzeko hautua egin du, eta, Bidaurretaren esanetan, horretarako baldintzak betetzen ditu Gernika-Lumok. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute, bai gaurko, eta baita biharko ere: Herri bzkaria, kontzertuak… Goizean, 11:00etan batu dira hainbat lagun Pasealekuan, eta momentu horretatik aurrera, Gernika-Lumo gune librea bilakatzeko konpromisoa hartu dute. Herria apaintzen egin dituzte lehen orduak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.