Torturaren inguruko dokumentala emango dute kultur aretoan
Gaur, 19:00etan, Voces. Detencion y tortura en el Pais Vasco dokumentala emango dute Markina-Xemeingo kultur aretoan.Hogei minutu inguru dituen dokumentalaren emanaldiaren ostean, Iñaki Goioaga senatariak solasaldia eskainiko du.Iluntzean proiektatuko...
Hogei minutu inguru dituen dokumentalaren emanaldiaren ostean, Iñaki Goioaga senatariak solasaldia eskainiko du.
Iluntzean proiektatuko duten dokumentalak torturak jasan eta inkomunikazioan egon diren herritarren testigantzak jaso ditu. Ahotsak elkarteak lau urtean egindako beharra erakusten du, besteak beste. Denbora tarte horretan, Euskal Herriko 45 pertsonaren testigantzak jaso dituzte, eskualdeko jendearenak ere bai tartean; 1982 eta 2010 urteen artean estatu espainiarreko hainbat indar poliziaren eskuetan jasotako torturen berri ematen dute.
11 pertsonen testigantzak
Hala eta guztiz ere, dokumentalean ez dira pertsona horiek guztiak ikusten. Hain zuzen ere, hamaika pertsonen zuzeneko gertaerak entzun daitezke.
Istanbuleko protokoloari jarraituz, dokumentalean jaso diren testigantza horiek guztiak 30 profesionalek aztertu dituzte.