Eguraldi txarragaz ontziak portuan lotuta egon dira
Ondarroako bentalekuak martxan jarraitzen baldin badu ere, asteon arrain gutxi saldu dute, eguraldi txarra dela eta.Astelehenean, itsaso txarra zela eta, arrantzaleak ez ziren itsasora atera. Horrenbestez, martitzenean ez zen arrainik saldu.Oraindik er...
Astelehenean, itsaso txarra zela eta, arrantzaleak ez ziren itsasora atera. Horrenbestez, martitzenean ez zen arrainik saldu.
Oraindik ere beharrean jarraitzen duten txalupak martitzenean irten ziren itsasora, eta eguaztenean arrain oso gutxi ekarri zuten. Askotariko arraina sartu zen, baina oso kopuru gutxian; buzten beltza, txitxarro zuria, boba, betandia eta txitxarro beltza porturatu zituzten.
Atzo ere, ez zen arrainik saldu bentalekuan. Izan ere, Alexandra itsas ekaitza zela eta, arrantzaleek ez zuten itsasora irtetzeko aukerarik izan.
Horrez gain, arrantzaleak erretiratzen hasiak direla igarri-igarria zen atzo portuan. Gabon ostean hasiko dira martxan asko.