Egia-Iriondo memorialak 300 korrikalari inguru bilduko ditu domekan
Aurtengo omendua Ondarroako Caristas izango da. Parte hartzaileek lasterketan bakarrik ondarrutarrek parte hartu ahal dutela esan dute. 30. lasterketa berritasun barik egingo daAurtengoa urteurren borobila izango da. Izan ere, aurten, Egia-Iriondo last...
Aurtengo omendua Ondarroako Caristas izango da. Parte hartzaileek lasterketan bakarrik ondarrutarrek parte hartu ahal dutela esan dute. 30. lasterketa berritasun barik egingo da
Aurtengoa urteurren borobila izango da. Izan ere, aurten, Egia-Iriondo lasterketa ospetsuak 30 urte betetzen ditu. Aurreikuspenen arabera, 300 korrikalari inguruk parte hartuko dute etzi egingo den lasterketan.Antolatzaileen esanetan, aurreikusi baino jende gutxiagok parte hartuko du lasterketan. «Uste baino jende gutxiagok eman du izena. Guretzako berri txarra da. Izan ere, azkenaldian gero eta jende gutxiago animatzen dela igarri dugu», adierazi dute.
Urteurrena borobila izanda ere, antolatzaileek ezer berezirik ez dutela prestatu aurreratu dute. «Betiko Egia-Iriondo izango da. Ez dago inolako berritasunik».
Caritasentzako esker ona
Lasterketa 12:00etan hasiko da. Aringalariek Berriatuan hasi eta Ondarroako Zubi Zaharraren parera arteko ibilbidea egin beharko dute, urtero egin bezala.
Parte hartzaile gazteenei dagokienez, lasterketara bakoitzak nahi duen tokitik sartu daitezkeela azpimarratu dute antolatzaileek. Behin korrikalari guztiak alde zaharrera heltzen direnean, jai giroan murgilduko da herria. «Kirolagaz lotutako jai giro polit bat sortu nahi dugu».
Egia eta Iriondo lasterketaren sortzaileak ere domekan alde zaharrean egotea espero dute. «Eurentzako ere txalo zaparrada eder bat egongo da».
Era berean, lasterketak urtero herriko talderen bat edo pertsonaiaren bat omentzen du. Aurten, Ondarroako Caritas elkartea omenduko dutela aurreratu dute antolatzaileek. «Herri mailan behar handia egiten dute. Gure omenaldi txikia eurei egitea erabaki dugu. Lasterketaren bukaeran herritar guztion esker ona jasoko dute».
Bestalde, Egia-Iriondo, ondarrutarrek bakarrik parte hartzen duten lasterketa izaten jarraitzea erabaki dute parte hartzaileek.
Izan ere, aurten, berritasun modura, parte hartu dutenen artean inkesta bat egin dute antolatzaileek: herrikoa ez den jendeak lasterketan parte hartzea nahi zuten edo ez galdetu diete. Jaso diren erantzun guztien artean ezezkoa nagusitu da. «Erantzunak ikusirik, jendeak lasterketa herritarrentzako jai bat izaten jarraitzea nahi duela ulertzen dugu. Guk galdera egin dugu, eta herritarrek argi erantzun dute euren nahia Egia-Iriondo ondarrutarrentzako lasterketa izatea nahi dutela».