Zapatu-domekan Santa Luzia eguna ospatuko dute hiru herritan
Beste hainbat jai legez, Santa Luzia eguna ere ospatuko dute Lea-Artibai eta Busturialdeko zenbait herritan. Hain zuzen, Mendatan, Mendexan eta Muniti- barren elkartuko dira jai horiek ospatzeko asteburuan.Mendatan eta Mendexan zapatua izango dute jai ...
Mendatan eta Mendexan zapatua izango dute jai girorako eguna, eta Munitibarren, berriz, domeka. Lea-Artibaiko herri bi horietan meza izango dute herritarrek aukeran, eta, ostean, hamaiketakoa jateko bilduko dira. Mendexan, gainera, arratsaldean ere jarraituko du festa giroak, eta, ordurako, askaria eta herriko umeen antzerkia dituzte antolatuta.
Mendatan, bestalde, bazkaria jateko elkartuko dira herritarrak Eleizalde auzoko Artape tabernan. Gaur da bazkarirako izena emateko azkenengo eguna, eta, horretarako, Idatze Etxera (10:00etatik 14:00etara, 94-625 72 04 telefonoan), edota tabernara bertara (94-625 13 79 telefonoan) jo beharko du interesatuak. Bazkarira doazenek, gainera, oparitxo bana jasoko dute.