Desagertuta zegoen emakume baten hilotza aurkitu dute portuan
Gorpua Ondarroako portua garbitzen ibiltzen den ontziak aurkitu zuen, ur azalean. Herenegun Ermuko emakume bat desagertu zen, eta hura zela baieztatu zuen ErtzaintzakAtzo eguerdian emakume bat hilda agertu zen Ondarroako portuko uretan.Gorpua portua ga...
Gorpua Ondarroako portua garbitzen ibiltzen den ontziak aurkitu zuen, ur azalean. Herenegun Ermuko emakume bat desagertu zen, eta hura zela baieztatu zuen Ertzaintzak
Atzo eguerdian emakume bat hilda agertu zen Ondarroako portuko uretan.Gorpua portua garbitzen ibiltzen den ontziak aurkitu zuen, ur azalean. Portuko langileek esan zutenez, garbitzaileak poltsa bat zela pentsatu zuen hasieran. «Poltsa beltz bat zela iruditu zitzaion, eta uretatik jasotzera joan zenean, txaleko bat zegoela eta emakume baten gorpua zela ikusi zuen. Orduan Ertzaintzari deitu zion».
60 urte inguruko emakumea
Gertaera 14:15ean gertatu zela aditzera eman zuen portuko ur garbitzaileak. Gertaeraren berri izan ostean, Eladino Gonzalez herriko medikua joan zen portura.
Heriotza baieztatu ostean, epailearen zain gelditu ziren gertaeraren tokira hurbildutako ertzainak eta Gurutze Gorrikoak, gerokoan gorpua jaso ahal izateko.
Ertzaintzak baieztatu zuen hildakoa herenegundik desagertuta zegoen 60 urte azpiko Ermuko bizilaguna zela. Eta HITZAri jakin eragin zionez, desagertutako emakume horren poltsa aurkitu zuen arrantzale batek Ondarroako portuan ordu batzuk lehenago.
Desagertutakoaren senideei deitu zieten, gorpua identifikatzera joateko. Emakumearen identitatea baieztatu ostean, auzitegiko medikuak gorpua Bilboko auzitegiko institutu anatomikora bidaltzeko agindu zuen.