Marijesien topaketa egingo dute, eta Gernika-Lumoko marijesiak, Gautegiz Arteagakoak, Lekeitiokoak, Iurretakoak, Mendatakoak, Ibarrangelukoak, Ariatzakoak (Muxika) eta Eako neska-mutilak batuko dira. Marijesien topaketa horretan, kontzertua emango dute, 20:00etan, Ariatzako elizan.
Herri horietan guztietan mantentzen da gaur egun marijesien tradizioa.