Berdintasuna landu dute Bermeon
Berdintasuna sustatzeko Emakunderen autobus ibiltariak Bermeo bisitatu zuen atzo. Goizean, herriko ikastetxeetako ikasleak ibili ziren tailerretan parte hartzen. Horietan berdintasunaren aurkako joerak ezagutu zituzten batetik, eta bestetik, horiei aur...
Berdintasuna sustatzeko Emakunderen autobus ibiltariak Bermeo bisitatu zuen atzo. Goizean, herriko ikastetxeetako ikasleak ibili ziren tailerretan parte hartzen. Horietan berdintasunaren aurkako joerak ezagutu zituzten batetik, eta bestetik, horiei aurre zelan egin ere ikasi zuten. Arratsaldean, berriz, herritar guztiei zabalik izan zen Atalden kokatu zuten autobus ibiltaria.