Basurkok ehizatu du Mutrikuko lehenengo oilagorra
Duela lau urte hasi ziren Galdonako eta Ezkurdi iturgintzakoak txapela ematen. Azken urteetan Olatz auzoko Mugertzatarrak izan dira txapeldunakJon Andoni Basurko Anxarba mutrikuarrak ehizatu du Mutrikuko lehenengo oilagorra; Galdona kanpinak eta Ezkutu...
Duela lau urte hasi ziren Galdonako eta Ezkurdi iturgintzakoak txapela ematen. Azken urteetan Olatz auzoko Mugertzatarrak izan dira txapeldunak
Jon Andoni Basurko Anxarba mutrikuarrak ehizatu du Mutrikuko lehenengo oilagorra; Galdona kanpinak eta Ezkutur iturgintzak ematen duten txapela eskuratu du Anxarbak.«Lehenengo aldia da mutrikun ehizatzen den urteko lehenengo oilagorra kaletar batek ehizatzen duela», azaldu du Galdona kanpineko Jose Mari Kaltzakortak. Izan ere, azken urteetan, txapela Olatz auzoko Mugerzatarrek lortu izan dute. Horrela ba, aurten, Anxarbak titu- lua kendu die Olazkoei.
Txapela Galdona kanpinak eta Ezkutur iturgintzak ematen dute. «Beste herri askotan ere txapela ematen dutela ikusita, duela lau urte hasi ginen gu ere txapela ematen», azaldu du Kaltzakortak. «Gazte asko ibiltzen dira oilagorretan».
Txapela lortzeko, baina, baldintza batzuk bete behar izaten dituzte ehiztariek: Mutrikun erroldatuta egotea, federatuta egotea eta oilagorra Mutrikuko lurretan ehizatzea.
Ehizatutako oilagorra eskuetan zuela, Anxarbak ekimenaren antolatzaileen eskutik jaso zuen irabazleari dagokion txapela argazkian.