Astra Txikiren ekimenez, gau bat Astran igaroko dute umeek
Guraso eta umeentzako egitaraua antolatu du Astra txiki ekimenak. Zapatu goizean batuko dira, eta domeka eguerdira bitartean iraungo du ekimenakAstra Txikik antolatuta, herriko txikienek zapatu gaua igaroko dute Astran. Txiki gaua antolatu dute, eta z...
Guraso eta umeentzako egitaraua antolatu du Astra txiki ekimenak. Zapatu goizean batuko dira, eta domeka eguerdira bitartean iraungo du ekimenak
Astra Txikik antolatuta, herriko txikienek zapatu gaua igaroko dute Astran. Txiki gaua antolatu dute, eta zapatu-domekarako egitarau zabala antolatu dute. Bai umeek, bai eta gurasoek ere, zertan parte hartu izango dute asteburuan.10:30ean batu eta harrera egingo dute, zapatuan. Ostean, amatasunari eta feminismoari buruz eztabaidatzeko aukera izango dute, Irati Fernandez Pujanaren gidaritzapean. Amatasuna eta feminismoa izeneko lanarekin Emakundek antolatzen duen lehiaketa irabazi du Fernandez Pujanak, eta gurasotasun eredu berriei buruzko hitzaldia emango du. Domekan ere hitzaldia izango dute gurasoek. EHUn hezkuntza psikologia irakasle Elena Herran Izagirrek haurren hezkuntzaren beste ikuspegi bat ekarriko du Astrara.
Jatekoa, etxetik
Umeentzako tailerrak eta jolasak ere izango dira, baita jakiak prestatzen ikasteko tailerra ere.
Otorduak Astran bertan egingo dituzte, eta nork bere jatekoa eraman beharko du etxetik. Lo egiteko, lo zakuak eta linternak eramateko ere eskatu dute.