Pro-Am txapelketako bosgarren txapelak ihes egin dio Erkiagari
Jai Alai World Tour zirkuituaren barnean jokatzen den PRO-AM sariketaren bosgarren txapela lortzeko atarian geratu da Ibai Erkiaga lekeitiarra. Ithurria bikote zuela, astelehen arratsaldean jokatu zuen finala Durangoko Ezkurdi frontoian Egiguren eta Ma...
Bi jokoak «oso parekatuak» izan zirela esan dute Jai Alaikoek. «Jokoz, baina, abantailak beti gorrien aldekoak (Egiguren-Madarieta) izan ziren». Atzean, Madarieta eta Ibai Erkiaga lekeitiarra nahikoa berdinduta ibili ziren, bien arteko aldea txikia izanik. Aurrean, berriz, Egiguren Ithurriaren gainetik ibili zen. Oro har, final lehiatua jokatu zuten bikoteek tanto dotoreak eskainiz. Erkiagak bi hormabiko lortu zituen, esate baterako, eta Madarietak dejada bikain bat.
Azkenean, baina, joko biak gorriek eskuratu zituzten: 15-11 eta 15-12.
Jai Alai World Tour zirkuituaren hurrengo hitzordua barikuan izango da, Bilbon.