Lokal hutsen azterketa egiteari ekingo dio Mutrikuko Udalak
Ekimen berria Garapen Planaren baitan ipini da martxan. Lokal beharrean dauden ekintzaileei laguntzea da udalaren asmoa. Lokalen inguruko datu base bat sortuko duteMutrikun dauden lokal hutsak zenbatzen hasiko da udala. Garapen Planaren baitan ipini du...
Ekimen berria Garapen Planaren baitan ipini da martxan. Lokal beharrean dauden ekintzaileei laguntzea da udalaren asmoa. Lokalen inguruko datu base bat sortuko dute
Mutrikun dauden lokal hutsak zenbatzen hasiko da udala. Garapen Planaren baitan ipini dute martxan ekimen berria, eta lokal beharrean dauden ekintzaileei laguntzea da Mutrikuko Udalaren asmoa, «herriko merkataritzari bultzada bat» emanez.Herrian alokatzeko edo saltzeko dauden lokalek zein ezaugarri dituzten, zein egoeratan dauden eta zein erabileretarako egokiak izan daitezkeen aztertuko dute. Horretarako, besteak beste, honako datuak jasoko dituzte: zein motako lokalak diren, non dauden eta zein azpiegitura edo baliabide dituzten.
Hutsuneak, agerian
Marta Amonarriz Garapen Planaren koordinatzaileak azaldu duenez, datu base bat sortu nahi dute enpresa ideiaren bat martxan jarri nahi duen ekintzaileari bidea errazteko. «Datu base horri esker, ekintzaileak aukeran zein lokal dituen jakingo luke, eta berarentzat egokia zein den aukeratu».
Lokalen informazio osatua duen datu basea sortzeaz gain, azterketak herrian dauden hutsuneak ere agerian utziko ditu. «Lokal hutsei ez ezik, martxan dauden negoziei ere erreparatuko diegu. Modu horretan, herrian zeintzuk negozio dauden jakingo dugu, eta hortik zeintzuk hutsune edo behar dauden ikusteko gai izango gara. Informazio hori ere baliagarria izango da negozioren bat jarri nahian dabilen ekintzailearentzat».
Azterketa aurrera eramateko, Ikei enpresa kontratatu du udalak, eta enpresa horretako teknikariak izango dira lokalen jabeekin kontaktuan jarriko direnak. «Hala ere, lokal hutsak dituzten jabeek, nahi izanez gero, zuzenean turismo bulegoarekin kontaktuan jartzea ere badaukate. Batera zein bestera, herriarentzako onuragarriak izango diren lankidetzak sortzen joatea da asmoa».