Herriko balkoiak apaintzeko lehiaketa antolatu du Bertan elkarteak
Bertan Mutrikuko Merkatarien Elkarteak herriko balkoiak apaintzeko lehiaketa bat antolatu du, «besteak beste, herriko kaleei kolorea eta argitasuna emateko helburuarekin».Ekimena aurrera eramateko, mutrikuarren parte hartzea eskatu dute elkarteko kid...
Ekimena aurrera eramateko, mutrikuarren parte hartzea eskatu dute elkarteko kideek.
Lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek datorren astelehena abenduak 15 baino lehenago eman beharko dute izena, Sabina elikagaien dendan edo Maneiro dendan.
Balorazioa hilaren 16tik 23ra
Balkoien balorazioa abenduaren 16tik 23ra egingo dute Bertango ordezkariek. Behin balkoien balorazioa eginda, irabazlearen izena ere jakitera emango dute elkarteko arduradunek.
Sariari dagokionez, herriko balkoi onenak elkartea osotzen duten 50 komertzioetan gastatzeko 200 euroko bonua lortuko du (denda, taberna, jatetxe edota kafetegiak).