Euria ez da aitzakia izan sanikolasak ospatzeko
Herriko patroiaren jaia ospatzeko batu dira asteburuan Elantxobeko ume, gazte zein nagusiak. Ohi legez, mezagaz eman zioten hasiera sanikolasetako egitarauari, eta horren ostean, hamaiketakoa jateko elkartu ziren Elizabarrin. Euria ez zen aitzakia izan...
Herriko patroiaren jaia ospatzeko batu dira asteburuan Elantxobeko ume, gazte zein nagusiak. Ohi legez, mezagaz eman zioten hasiera sanikolasetako egitarauari, eta horren ostean, hamaiketakoa jateko elkartu ziren Elizabarrin. Euria ez zen aitzakia izan etxean geratzeko, eta, aterkia eskuan, jan-edanagaz gozatu zuten bertan bildutakoek. Egunak aurrera egin ahala, antolatutako ekintzak burutzen joan ziren; hala, 2015eko egutegiaren aurkezpena, mus txapelketa, ipuin kontalariaren saioa, askaria eta umeek egindako Gabonetako postalen aurkezpena izan zituzten aukeran.