Ekintzailetza astea antolatu dute, eskualdean lana bultzatzeko
Bihar hasi eta abenduaren 19ra bitartean, Ekintzailetza Astean parte hartzeko aukera izango dute Busturialdeko herritarrek.Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dute Lana bilatzea lana da p...
Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dute Lana bilatzea lana da programaren barruan, eta ekintzailetza kultura hedatzea ez eze, eskualdean lana eta aberastasuna bultzatzea eta bertoko ekonomia sustatzea ere badu helburu. Biharko mahai-inguruan parte hartzeko ez da izenik eman beharko, baina gainontzeko hitzaldi edota tailerretan parte hartzeko, www.lanabilatzealanada.com webgunean eman beharko da izena.