Barikura arte eman daiteke izena bigarren eskuko azokarako
Bermeoko Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du zapaturako. Horretan parte hartu nahi dutenek, baina, aurretiaz izena eman beharko dute Gizarte eta Kultura Etxean, eta horretarako azken eguna barikua izango da.Oh...
Ohi legez, Goiko Plazan bilduko dira, eta 10:30ean hasi eta 14:30era arte egongo dira. 40 salmahai inguru egotea aurreikusten dute antolatzaileek. Hala ere, eguraldiak asko baldintzatzen duela diote: «Hortaz, izan liteke batzuek atzera egitea». Euria egingo balu, Santa Maria elizako eta udaletxeko aterpeetan jarriko lituzkete salmahaiak.
Jostailuak, arropak, jokoak, liburuak, diskoak…, bakoitzak gura duena eroan dezake azokara. Gainera, eskuz egindako gauzak ere onartzen dituztela azaldu dute, «trebeak diren horientzat».
Mota horretako jardueren bitartez, Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkartearen asmoa Alde Zaharrari bizitasuna ematea da.