40 lagunek jarri dute jaiotza Burgon
Gero eta arrakasta handiagoa duen irteera da Sollube 707 mendizale taldeak urtero Gabon sasoian Burgora antolatzen duena. Domekan 40 lagun inguru joan ziren hara, eta parte hartu zuten umeak asko izan zirela zehaztu dute antolatzaileek. Hotzari aurre e...
Gero eta arrakasta handiagoa duen irteera da Sollube 707 mendizale taldeak urtero Gabon sasoian Burgora antolatzen duena. Domekan 40 lagun inguru joan ziren hara, eta parte hartu zuten umeak asko izan zirela zehaztu dute antolatzaileek. Hotzari aurre eginda, jaiotza jarri zuten Burgon. Ondoren, Mañu auzoko frontoira jaitsi eta sabelak betetzeko txistorra jana egin zuten.