Txakolin eguna, hotza eta euritsua
Aurten, mundakarrek, ez dute eguraldia lagun izan herrian ohitura bihurtu den txakolin eguna ospatzeko. Egun euritsua izan zuten, eta hotza ere egiten zuen. Hala ere, hotzari aurre egiteko hiru motatako txakolina dastatzeko aukera izan zuten bertaratut...
Aurten, mundakarrek, ez dute eguraldia lagun izan herrian ohitura bihurtu den txakolin eguna ospatzeko. Egun euritsua izan zuten, eta hotza ere egiten zuen. Hala ere, hotzari aurre egiteko hiru motatako txakolina dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek; hain zuzen, Bakiokoa, Busturikoa eta Iurretakoa izan zituzten aukeran. Ohi legez, udaletxeko arkupeetan jarritako azokatxoan, txakolinaz gain, beste zenbait produktu ere dastatzeko eta erosteko aukera eskaini zuten; patea, gazta eta etxeko gozoak izan ziren, besteren artean. Beste alde batetik, zapatuan Mundakara bertaratu zirenek taloa eta txorizoa probatzeko aukera ere eduki zuten.