Txahal eta txerriki jan «jendetsuak»
Asteburu euritsua eta hotza izan bada ere, hainbat lagun izan dira bai Amorotora zapatuan zein Muruetara domekan jan, edan eta ondo pasatzera bertaratu diren bizilagunak.Txahal jana eginda, Gabon aurreko giroan sartu ziren Amorotoko bizilagunak zapatua...
Asteburu euritsua eta hotza izan bada ere, hainbat lagun izan dira bai Amorotora zapatuan zein Muruetara domekan jan, edan eta ondo pasatzera bertaratu diren bizilagunak.
Txahal jana eginda, Gabon aurreko giroan sartu ziren Amorotoko bizilagunak zapatuan. Muruetarrek, berriz, XII. txerriki egunaz gozatzeko aukera izan zuten domekan. Eguraldiak lagundu ez badu ere, bai Amoroton zein Muruetan «jendetza» ibili da.Zezili txahala goizaldean hasi ziren erretzen Amoroton. Jaia, aldiz, eguerdian hasi zen. Urtero modura, Gabonetako jakien azoka egin zuten frontoian; taloak, barraskiloak eta gaztaina erreak prestatu zituzten herritarrek. Eguraldi txarragaz, nahikoa jende hurbildu zen salda beroa eta sasoiko jakiak dastatzera. Iluntzean, txahal jan herrikoia egin zuten frontoian; 420 pertsona inguru batu ziren.
Antolatzaileak pozik geratu dira jaiak eduki duen erantzunagaz. «Goizean zein gauean, jende asko egon da».
Euskal Jai giroan
«Muruetako txerriki eguna txerriki janari eta bertoko txerriari bultzada emoteaz arduratzen bada ere, hainbat dira eguna girotzeko euskal jai giroan oinarritzen diren jarduerak; esaterako, herri kirolak, dantza erakustaldia eta kantu tradizionalen agerraldia», dio Jabier Ondarza alkateak. Azokatxoa ere izan zen hainbat produktugaz.
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jendea ibili zela dio alkateak: «Hainbat aterpe ditugu, eta jendetza egon zen. Jendea, gainera, leku guztietan zebilen, pilatu barik». Herri bazkariagaz amaitu zuten eguna, eta han 250 lagun inguru batu ziren.