Sokarrola taldea, Euskal Herriko finalera
Busturialdeko Sokarrola taldeak Euskal Herriko sokatira txapelketako finalean izateko txartela lortu zuen atzo, Muruetan, txerriki egunaren baitan jokatu zuten Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren saioan. Hala, 4x4ko Euskal Herriko sokatira tx...
Busturialdeko Sokarrola taldeak Euskal Herriko sokatira txapelketako finalean izateko txartela lortu zuen atzo, Muruetan, txerriki egunaren baitan jokatu zuten Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren saioan. Hala, 4x4ko Euskal Herriko sokatira txapelketako 300 kiloko finalean lehiatuko da Sokarrola datorren zapatuan, 17:00etan, Ibarran. Talde horretan, lehen sokatiran aritzen ziren Nabarnizko, Arratzuko, Mendatako eta Kortezubiko zenbait lagunek parte hartuko dute. Muruetarrak ere izan ziren atzo lehian, baina, ahaleginak ahalegin, ez zuten finalerako txartela lortzerik izan. «Taldea ondo ibili bazen ere, goi mailako taldeak daude, eta Muruetari talde gogorrean tokatu zitzaion», adierazi zuen Muruetako alkate Jabier Ondarzak txapelketaren ostean.